INSIDE-OUT: LAUDIOKO KULTUR PARKEAREN ALDE

“LAUDIOKO KULTUR PARKEAREN ALDE” EKINTZA, NAZIOARTEKO “INSIDE-OUT” EKIMEN ARTISTIKOAREN BARRUAN.

Laudioko Kultur Parke baten alde idazki hau sinatzen duten pertsonetatik 100ek JR artista frantsesaren Inside Out Project izeneko nazioarteko proiektu artistikoaren barruan izen bereko ekintza artistikoaren lehen fasean parte hartuko dute.

Proiektu honen bidez, artistak komunitateei lagundu nahi die kontatu gabeko istorioak artelan publiko bihurtzen.

Ekimena artistaren egoitza nagusira bidaltzen diren protagonisten erretratuetan oinarritzen da, eta horiek formatu handian inprimatzen dituzte, eta itzultzen dizkigute ondoren hiri-espazio batean jartzeko.

Dagoeneko 1801 ekintza baino gehiago egin ditu munduko 131 herrialdetan, eta 415.938 erretratu bildu ditu.

JR planetako hiri-artista garrantzitsuenetako bat da, eta hausnarketa interesgarriak eragin ditu munduko proiektu artistiko partehartzaile handienarekin.

(https://www.insideoutproject.net)

Batzuek gogoratuko duzue, beharbada, 2014an, Londresko Alastair Siddonsen zuzendaritzapean, Inside Out: The People ‘s Art Project dokumentalak -Laudion ikusi ahal izan zena- erakutsi zuelako nola astindu duen ekimen hau hainbat komunitate.

Laudion hainbat fasetan parte hartuko dugu ekimen honetan. Lehenengoa 2021a amaitu baino lehen hasiko da, 100 erretratuko serie batekin, eta 2022an serie ezberdinekin jarraituko dugu parte hartu nahi duten laudioar guztiak erretratatuak izan arte.

Lehen serieko erretratuak Herriko plazako zoruan jarriko dira egun seinalatu batean, munduko hainbat hiritan, Londresen edo Suresnesen, egin den bezala.

ACCIÓN “LAUDIOKO KULTUR PARKEAREN ALDE” DENTRO DE LA INICIATIVA ARTÍSTICA INTERNACIONAL “INSIDE OUT”

100 de las personas que suscriben el escrito “En favor de un Parque de la Cultura para Laudio” van a participar en la primera fase de la acción artística del mismo nombre dentro del proyecto artístico internacional “Inside Out Project” del artista francés JR.

Con este proyecto el artista se propone ayudar a las comunidades a convertir sus historias no contadas en una obra de arte público.

La iniciativa se basa en los retratos de los protagonistas que se envían a la sede central de la iniciativa y estos los imprimen en gran formato, para después ser colocados en un espacio urbano.

Ha realizado ya más de 1801 acciones en 131 países del mundo, habiendo recopilado 415.938 retratos.

JR es uno de los artistas urbanos más destacados del planeta, y ha provocado interesantes reflexiones con el conocido como “proyecto artístico participativo más grande del mundo”

(https://www.insideoutproject.net)

Algunos quizás lo recordareis porque en 2014, bajo la dirección del londinense Alastair Siddons, el documental Inside Out: The People’s Art Project -que se pudo ver en su día en Laudio- mostró cómo ha sacudido esta iniciativa a diferentes comunidades.

En Laudio participaremos en esta iniciativa en varias fases. La primera de ellas comenzará antes de finalizar 2021 con una serie de 100 retratos, y en 2022 proseguiremos con diferentes series hasta que todas aquellas personas laudioarras que quieran participar hayan sido retratadas.

Los retratos de la primera serie se colocarán después un día señalado en el suelo de la Herriko plaza, de la misma manera que ya se ha hecho antes en diferentes ciudades del mundo como Londres o Suresnes.

M A N I F E S T U A

KULTURLAB01en eskaerekin bat egin nahi dugu, eta erakundeei Laudioko kulturarekiko inplikazio handiagoa eskatu nahi diegu, zehazki, Lamuzako parkearekiko aldaketa positiboa.

Instituzioak ezin dira eraikinak konpontzera mugatu, eror ez daitezen, auzokideen presiopean; aitzitik, aurre egin behar diote komunitatearekin kultura, aisia eta kohesioa aktibatzeko etorkizuneko proiektu bat definitzeko erronkari.

Horretarako, parkeak eskaintzen dituen aukeretan sinetsi behar da, eta erakundeen eta kultura-sarearen artean partekatutako estrategia integral bat abian jarri. Eta hori ez da egiten ari.

Ez dugu nahi milioika euro inbertitzea berogailuak behar bezala funtziona dezan eta itoginik egon ez dadin. Hori ezinbestekoa da, baina ez du horrelako inbertsiorik justifikatzen.

Lamuza jauregia egoitza pribatua izan zen, eta hala egituratuta dago. Areto txikiak eta erabilera gutxiko espazioak ditu. Baina bere barnean izugarrizko potentzialtasuna gordetzen du. Haren funtsa gordetzea ondare-erantzukizuneko ariketa bat da, baina egoera berrietara egokituz egin daiteke eta egin behar da, eraikin hau eta bere ingurua Laudiok behar duen kultura-zentro publiko handi bilakatuz.

Urte gehiegi dira atoian daramatzagunak, eta parkeari eta laudioar kulturari merezi duen arreta eman gabe. Bada garaia erronka hau serio hartzeko eta gauzak zorroztasunez eta anbizioz egiten hasteko.

Orain definituko diren espazioek Laudioko kultur garapena markatuko dute datozen 40 urteetan. Proiektua ezin da mugatu lehendik dagoena konpontzera.

Inbertsio horrek topagune bat sortzeko balio izatea nahi dugu, mota guztietako diziplina kultural tradizional eta garaikideak bilduko dituen erreferentziazko espazio partehartzaile bat, eta sorkuntzarako leku dinamiko eta aktibo bat bihurtzea.

Proiektua eta obrak sakon definitzen diren bitartean, kultur sorkuntzarako espazio alternatiboak gaitu daitezke eta prestatu behar dira. Presak orain ez dira argudio izan behar, jokoan dagoena hain garrantzitsua denean.

Idazki hau sinatzen dugunok erronka honi merezi duen intentsitatearekin eta garrantziarekin aurre egitea eskatu nahi dugu.

ARGAZKIA EGIN ETA SINATU NAHI DUT

M A N I F I E S T O

Queremos sumarnos a las demandas de KULTURLAB01 y pedir a las instituciones una mayor implicación con la cultura de Laudio, y en concreto, un cambio positivo en relación al parque de Lamuza.

Las instituciones no pueden limitarse a arreglar los edificios para que no se caigan, a espensas de la presión vecinal, sino que tienen que afrontar el reto de definir con la comunidad un proyecto de futuro capaz de activar la cultura, el ocio y la cohesión.

Para eso hace falta creer en las posibilidades que ofrece el parque, y poner en marcha una estrategia integral compartida entre las instituciones y el tejido cultural. Y eso no se está haciendo.

No queremos que se inviertan millones de euros solo para que la calefacción funcione adecuadamente y no haya goteras. Esto es imprescindible, pero no justifica semejantes inversiones.

El palacio de Lamuza fue una residencia privada y está estructurada como tal. Tiene salas pequeñas y espacios poco versátiles. Pero atesora en su interior una potencialidad enorme. Preservar su esencia es un ejercicio de responsabilidad patrimonial, pero puede y debe hacerse adaptándolo a las nuevas circunstancias y convertiéndo este edificio y su entorno en el gran centro cultural público que Laudio necesita.

Son demasiados años a remolque y sin prestar al parque y a la cultura laudioarra la atención que se merece. Ya es hora de que este reto se tome en serio y se empiece a hacer las cosas con rigor y ambición.

Los espacios que se definan ahora marcarán el desarrollo cultural de Laudio durante los próximos 40 años. El proyecto no puede limitarse a una mera reparación de lo ya existente.

Queremos que esa inversión sirva para crear un punto de encuentro, un espacio participativo de referencia que integre todo tipo de disciplinas culturales tradicionales y contemporáneas, y se convierta en un lugar dinámico y activo de creación.

Mientras el proyecto y las obras se definen en profundidad se puede y se debe habilitar espacios alternativos para la creación cultural. Las prisas no deben ser ahora un argumento, cuando lo que está en juego es de tal trascendencia.

Las personas que suscribimos este escrito, queremos reclamar que de una vez por todas se afronte este desafio con la intensidad y la importancia que se merece.

 

QUIERO PARTICIPAR Y FIRMAR