ELKARRIZKETAK OLANAN, KULTURLAB 02-EN LEHEN EKIMENA – DIALOGOS EN LA LONA, PRIMERA INICIATIVA DE KULTURLAB 02

*** Más abajo en castellano.

Maiatzaren 20an KULTURLAB 02ren lehen jarduera egingo da (2021ean zehar burututako KULTURLAB 01-en jarraipena).

Laudioko Kulturzaleak elkarteak antolatutako ekitaldia Lamuza Parkeko Kultur Kasinoan izango da, ostiralean, hilak 20, 18: 30ean. Ekitaldia 20: 30ean amaitu beharko da, espazioa ondorengo beste jarduera batzuetarako erabili behar baita, beraz, puntualtasuna eskatzen da.

Aurrerago iragarriko diren hainbat jardueretatik lehena izango da hau, eta orain dela urte batzuetatik egiten ari garen bezala, Laudioko etorkizunaren garapenean kultura-berrikuntzak duen garrantziaz hausnartzen jarraitu nahi du.

Lehenengo jarduera honetan, solasaldi bat egingo dugu kultura gizarte-eragile gisa bultzatzeko lanean sakonki inplikatuta dauden 5 laudioarrekin.

Horretarako, iaz olana erraldoi baten gainean egindako ariketa artistiko-sortzaileari ekingo diogu berriro, eta haren inguruko elkarrizketa planteatuko dugu.

7x10m2-ko olanak Lamuzako Kulturaren Parke imajinario bat jasotzen du, 2019an egindako Kulturkon jardunaldien ondorioetan oinarritua. Kulturarentzako eta bere eragileentzako espazio publikoaren aldarrikapen gisa jaio zen olana. Leku, ikusgarritasun eta aurrekontuz ornitu behar den espazio publikoa, guztion artean Laudioko bizi-garapenaren eta garapen ekonomikoaren erdigunean pertsonak eta, ondorioz, kultura jar ditzagun.

Ekimen honekin, gainera, Lamuzako Parkea erreferentziazko kultur gune bihurtzeko aukerei buruzko eztabaida bultzatzen jarraitu nahi da ere. Horretarako, beharrezkoa da gogoeta egitea helburu horrek erakundeei eskatzen dien ikuspegi kolaboratibo eta ausartari buruz, eta aztertzea ere Laudioko bizilagunoi eskatzen digun zeregin aktiboa eta dinamikoa.

Joan den urtean Laudioko kaleetan erakutsi zen olana elkarrizketa horien erdian jarriko da topaketen agertoki gisa. Ez da babestu edo baztertu beharreko proposamen zehatz bat, ezta gutxiago ere. Irudimenaren ariketa artistiko-sortzailea baino ez da, moldeak haustea eta herritarren eta erakundeen buruak aukera berrietara zabaltzea helburu duena. Horrela, “hiria eraikitzeko irudimenaren hezkuntzan lan egitea bizi garen munduak ulertzeko eta bide batez, eraikitzaileak ulertzeko tresna da” (García del Dujo eta Muñoz Rodriguez, 2013)

Gonbidatutako 5 pertsonen esperientziak, ikuspegiak eta askotariko ikuspuntuak lagungarriak izango dira kulturak gurea bezalako herrien garapenean izan beharko lukeen lekua hobeto ezagutzeko, eta erronka eta asmo berrietarako abiapuntu izango dirakoan gauude.

Etxeko pertsonen arteko solasaldi horizontala izatea lortu nahi dugu, gure sustraiekiko maitasuna sentitzen dugun pertsonena, hezkuntzan eta sorkuntza kultural eta artistikoan sinesten dugunena, aldaketaren eragile gisa.

Hizlarien aurkezpenaren ondoren, Kulturzaleak elkarteak egindako proiektuaren aurkezpen labur batekin hasiko gara (10 ́) eta labur-labur azalduko ditugu bere helburuak.

Hizlari bakoitzak nahiago duen hizlkuntzan arituko da, eta guztiontzat bapateko itzulpengintza tresneria egongo da.

Ondoren, gonbidatuei hitza emango diegu, solasaldiko benetako protagonistak baitira, eta beren ikuspegi pertsonala emango dute, beren lan-gaitasuna eta gaitasun pertsonala kontuan hartuta (10´); ondoren, kultura-berrikuntzaren garrantziari buruzko eztabaida bat (30’) partekatuko dugu, eta, bertan, galderak egin ahal izango dira, bai publikotik, bai parte-hartzaileen artean.

Esperientzia oso aberasgarria izango delakoan, Laudioko kulturarekiko interesa duten pertsona guztiak elkarrizketa honetara joatera animatu nahi ditugu, laudioarrok kulturari eta haren bizi-garrantziari buruz dugun pertzepzioan mugarri izango delakoan. Gure herriak formula eta energia berriekin etorkizunera proiektatzeko duen potentzialari buruzkoa ere.

LUXUZKO PARTE-HARTZEA

Olanari buruzko lehen elkarrizketa honetan parte hartzea jada ziurttatu duten 5 laudioarrek beren jarduera profesional eta bizietan kulturarekin lotura zuzena dute, eta gure herritik haratago egiten duten jarduera artistiko eta kulturalagatik oso ezagunak eta aitortuak dira. Ziur gaude bere iritziak akuilu eta inspirazio iturri izango direla Laudioko kulturako jendearentzat.

Juanjo Ibarretxe

Laudioko Txirrindularitza Elkarteko lehendakari ohia, Laudioko alkate ohia eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia.

Ameriketako Estatu Batuetako eta Latinoamerikako unibertsitate ezagunetan irakasle eta ikertzaile. 2013tik ALC-K gizarte-berrikuntzako laborategiko presidentea da, eta laborategi horren elementu bereizgarria Kukturako K da.

ALC-K (Agirre Lehendakaria Center) 2013an sortu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), AC4-Columbia University-rekin lankidetzan, New Yorken.

ALC-K-k komunitate-eraldaketako prozesuak bultzatzen ditu Berrikuntza Irekiko Plataformen bidez, aldaketaren eragile gisa kultura oinarri hartuta.

Bere helburu nagusia gizarteak dituen erronka konplexuenei heltzea da, eraldaketa sistemikoari buruzko ikerketak praktikan jarriz. Elementu bereizgarria komunitate bakoitzaren kultura, narratiba eta balioak integratzea da, Giza Garapen Iraunkorraren ikuspegi holistiko batetik.

Txani Rodriguez

Idazlea, kazetaria eta sormenezko idazketako irakaslea da, eleberri eta kontakizun lan ugari argitaratu ditu eta komikietarako gidoi ugari egin ditu ere.

2021ean, gaztelaniazko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, “Los últimos románticos” izeneko eleberriagatik. Bertan, identifikatu gabeko leku bat aipatzen du, gauza askotan bere gaztaroko Laudiorekin bat egiten duena. Zinemarako egokitzapen bat prestatzen ari dira. Epaimahaiak nabarmendu zuen “eleberriak modu zirraragarrian jasotzen duela gure industria-sarearen azken estertoreen irudikapena, eta sindikalismoaren aldeko apustua borroka kolektiboaren ikur gisa, aldi berean borrokalaria eta guztiz samurra den eleberri batean”.

Txanik hainbat komunikabidetan eta kultur ekintzetan parte hartu ohi du, bereziki literaturan, Laudion, Udal Liburutegiko Irakurketa Kluba bultzatzea kasu.

Txema Urkijo

Gaur egun, Kultura Ministerioaren Kabineteko aholkulari gisa lan egiten du.

Lehenago, hainbat eginkizun bete ditu memoriaren eta giza eskubideen arloan, hala nola Madrilgo Udaleko Giza Eskubideen eta Memoriaren Bulegoko Memoriaren arduraduna eta aldez aurretik Udaleko Memoria Historikoaren Ordezkariaren aholkularia. Era berean, aholkulari independentea izan da Bakearen, Memoriaren eta Giza Eskubideen Kulturan, eta hainbat erantzukizun izan ditu Eusko Jaurlaritzaren Bake, Bizikidetza, Giza Eskubide eta Biktimen arloan urte askoan.

1985etik 2002ra bitartean, abokatutzan jardun zuen, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide izan zen eta Arabako kontzientzia-eragozpeneko eta intsumisioko mugimenduan parte hartu zuen.

Izar Mendiguren

Bertsolaria, kazetaria eta sortzaile anitza da, eta hainbat proiektu eta ekimen sortzailetan parte hartzen du, betiere euskaratik eta euskaraz. Hainbat mugimendutan hartzen du parte ere: bertsolaritza, herri mugimenduak, Mugimendu feminista…

Musika gisa hainbat proiektuen parte izan da, Uluka taldea agian nabarmenena eta iraunkorrena, baina Ertzetik ikuskizunean edo euskarazko rap freestyle saio askotan ere parte hartu du.

Lanbidez kazetaria da eta Aiaraldea Komunikabideko ohiko sinaduretako bat eta bere erredakzio taldeko kide da. Eskualdeko “Aiaraldea Ekintzen Faktoria” kultur eta gizarte berrikuntza proiektuko kidea ere bada bere hasieratik.

Ikus-entzunezko kazetari gisa hainbat ekitaldi eta ikuskizunen aurkezle izan da. Arabako Bertsolari Elkarteko zuzendaritzako kide ere izan da, eta bertso-eskola ezberdinetan bertsolaritza irakaslea izan da.

Gainera, hainbat musika-talderentzako letrak idatzi ditu, besteak beste, ‘Aiaraldea K@ntu k@ntari’ diskorako, eskualdeko historia eta ohiturak ardatz hartuta. Bertan, 9 abestiren hitzak sortu zituen Igon Olaguenagak eta Egoitz Uriartek musikatu zezaten.

Izaskun Alonso

Pintorea eta gainazalen diseinatzailea, Arte Ederretako irakaslea UPV/EHUn eta hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu duena. «Artea, ikerketa eta feminismoak» taldean parte hartzen du, eta talde horrekin hainbat jarduera eta perfomance egin ditu.

Pintura-arkitektura-hiria elkarrizketan oinarritzen da bere ikerketa, eta urte askoan hormetan eta espazio arkitektonikoetan esku-hartze plastikoak egin ditu; horietako batzuk Laudion ikus ditzakegu.

Doktore-tesia arlo horretan garatzen ari da, eta erakusketa kolektibo zein indibidual ugari egin ditu azken urteotan Euskal Herriko eta inguruko hainbat herritan.

Gure herrian kultura-berrikuntza sustatzea helburu duen LAUDIOKO KULTURZALEAK kultur kolektiboaren sortzaileetako bat eta presidentea da.

______

DIALOGOS EN LA LONA, PRIMERA INICIATIVA DE KULTURLAB 02

El 20 de mayo se va a celebrar la primera actividad de KULTURLAB 02 (continuidad de KULTURLAB 01 celebrado a lo largo del año 2021).

El acto, organizado por la asociación “Laudioko Kulturzaleak” se desarrollará en el Casino de la Cultura del Parque de Lamuza a las 18:30h del viernes 20. El mismo deberá finalizar para las 20:30h, pues el espacio debe utilizarse para otras actividades posteriores, por lo que se ruega puntualidad.

Será la primera de varias actividades que se irán anunciando más adelante, y pretende continuar reflexionando -como llevamos haciendo desde hace ya varios años- sobre la importancia de la innovación cultural en el desarrollo del futuro de Laudio.

En esta primera actividad vamos a realizar un coloquio con 5 personas laudioarras profundamente implicadas en el impulso de la cultura como motor social.

Para ello retomamos el ejercicio artístico-creativo realizado el pasado año sobre una lona gigante y plantearemos la conversación a su alrededor.

La lona, de 7x10m2, recoge un imaginario parque de la Cultura en Lamuza basado en las conclusiones de las jornadas Kulturkon celebradas en 2019. Nacío como una reivindicación del espacio público para la cultura y sus agentes. Espacio público que debe traducirse en lugar, visibilidad y presupuesto, para que entre todas pongamos en el centro del desarrollo vital y económico de Laudio a las personas, y en consecuencia a la cultura.

Con esta iniciativa se intenta además continuar impulsando el debate sobre las posibilidades de convertir el Parque de Lamuza en un espacio cultural de referencia. Para ello es necesario reflexionar sobre la mirada colaborativa y audaz que este objetivo exige a las instituciones; y analizar el papel activo y dinámico que nos demanda también a los vecinos y vecinas de Laudio.

La lona, que ya se mostró por las calles de Laudio el año pasado, se colocará en el centro de estas conversaciones sirviendo como escenario de los encuentros. No se trata de una propuesta concreta que se deba apoyar o rechazar, ni mucho menos. Es tan solo un ejercicio artístico-creativo de imaginación que tiene como objetivo romper moldes y abrir mentes de ciudadanía e instituciones hacia nuevas posibilidades. “Trabajar en la educación de la imaginación para la construcción de la ciudad es así un vehículo para entender los mundos que habitamos y de paso, para entender a sus constructores” (García del Dujo y Muñoz Rodriguez, 2013)

Las experiencias, perspectivas y visiones plurales y diversas de las 5 personas invitadas nos ayudarán a conocer mejor el lugar que debería ocupar la cultura en el desarrollo de pueblos como el nuestro y nos servirán de punto de partida para nuevos retos y ambiciones.

Queremos lograr que sea una charla horizontal entre personas de casa, personas que sentimos amor por nuestras raíces, que creemos en la educación y en la creación cultural y artística como motor de cambio.

Tras la presentación de las ponentes, comenzaremos con una breve presentación de los proyectos realizados por Kulturzaleak ( 10 ́) y explicarsemos muy brevemente sus objetivos.

Posteriormente daremos voz a las invitadas/os, verdaderas/os protagonistas del coloquio, que aportarán su visión personal dado su bagaje laboral y personal ( 10 ́cada uno) para después poner en común un debate (30 ́) sobre la importancia de la innovación cultural, en el que se permitirán preguntas, tanto desde el público como entre los propios participantes.

Cada invitada/o se expresará en el idioma que prefiera, y habrá servicio de traducción simultánea para todas/os las/os asistentes.

Confiando en que la experiencia será altamente enriquecedora queremos animar a todas las personas interesadas por la cultura en Laudio a acudir a este diálogo que creemos marcará un antes y un después en la percepción que los laudioarras tenemos sobre la cultura y su importancia vital. Sobre el potencial que nuestro pueblo tiene para proyectarse al futuro con nuevas fórmulas y energías renovadas.

PARTICIPACIÓN DE LUJO

La participación ya confirmada en este primer diálogo sobre la lona reunirá a 5 laudioarras directamente conectados con la cultura en sus actividades profesionales y vitales, y altamente conocidos y reconocidos por su actividad artística y cultural más allá de nuestra localidad. Estamos seguros de que sus opiniones serán un nuevo acicate y fuente de inspiración para las gentes de la cultura de Laudio.

Juanjo Ibarretxe

Ex-lehendakari de la Sociedad Ciclista de Laudio, Ex-alcalde de Laudio y ex-lehendakari del Gobierno Vasco.

Profesor e investigador en conocidas universidades de Estados Unidos y Latinoamérica, desde 2013 es presidente del Laboratorio de innovación social ALC-K, cuyo elemento diferencial es la K de “Kultura”.

ALC-K (Agirre Lehendakaria Center) fué fundado en 2013 por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) en colaboración con AC4-Columbia University en Nueva York.

ALC-K impulsa procesos de transformación comunitaria a través de Plataformas de Innovación Abierta apoyándose en la cultura como motor de cambio.

Su objetivo principal es abordar los desafíos más complejos a los que se enfrenta la sociedad, poniendo en práctica sus investigaciones sobre la transformación sistémica. El elemento diferencial es la integración de la cultura, las narrativas y los valores de cada comunidad, desde una visión holística de Desarrollo Humano Sostenible.

Txani Rodriguez

Escritora, periodista y profesora de escritura creativa, ha editado numerosas obras de novela y relato y ha realizado numerosos guiones para comics.

En 2021 ha sido ganadora del Premio Euskadi de Literatura en lengua castellana por su novela “Los últimos románticos” donde habla de un lugar no identificado que reune numerosas coincidencias con el Laudio de su juventud. Ya está en preparación una adaptación al cine. El jurado destacó que la novela recoge “de manera emocionante la representación de los últimos estertores de nuestro tejido industrial, y la apuesta por el sindicalismo como símbolo de la lucha colectiva en una novela que es a la vez combativa y profundamente tierna”.

Txani colabora habitualmente en numerosos medios de comunicación y en diversas actividades culturales, especialmente literarias, en Laudio, donde impulsa el Club de Lectura de la Biblioteca municipal.

Txema Urkijo

Actualmente trabaja como asesor en el Gabinete del Ministerio de Cultura.

Anteriormente ha desempeñado numerosas funciones en el ámbito de la memoria y los derechos humanos, como Responsable de Memoria de la Oficina de Derechos Humanos y Memoria del Ayuntamiento de Madrid y previamente Asesor del Comisionado de Memoria Histórica del mismo Ayuntamiento. También ha sido Consultor independiente en Cultura de Paz, Memoria y Derechos Humanos y ha ostentado diversas responsabilidades en el área de Paz, Convivencia, Derechos Humanos y Víctimas del Gobierno Vasco durante muchos años.

Entre 1985 y 2002 ejerció la abogacía, habiendo sido miembro de la permanente de la coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria y habiendo colaborado con el movimiento de objeción de conciencia y la insumisión en Araba.

Izar Mendiguren

Bertsolari, periodista y creadora diversa ha participado en multitud de proyectos e iniciativas creativas siempre desde el euskera y en euskera. Toma parte en numerosos proyectos y movimientos: bertsolarismo, movimientos populares, Movimiento feminista…

Como música ha formado parte de diversos proyectos, el más destacado y permanente en el tiempo ha sido Uluka taldea, pero también ha participado en el espectáculo Ertzetik o en numerosas sesiones de rap freestyle en euskara.

Periodista de profesión es una de las firmas habituales de Aiaraldea Komunikabidea y forma parte de su equipo de redacción. También es miembro del proyecto cultural y de innovación social comarcal “Aiaraldea Ekintzen Faktoria” desde sus inicios.

Como periodista audiovisual ha sido presentadora de numerosos actos y espectáculos. Ha formado también parte de la dirección de la Asociación de Bertsolaris de Araba y ha sido profesora de bertsolaritza en diferentes escuelas de bertsos.

Ha escrito además letras para muchos grupos musicales, entre ellos, para el disco ‘Aiaraldea K@ntu k@ntari’ centrándose en la historia y costumbres de la comarca, donde creó las letras de 9 canciones para ser musicadas por Igon Olaguenaga y Egoitz Uriarte.

Izaskun Alonso

Pintora y diseñadora de superficies, es profesora de Bellas Artes en la UPV/EHU y ha tomado parte en numerosos proyectos de investigación. Participa en el Grupo “Arte, investigación y feminismos” con el que ha realizado varias actividades y perfomances.

Su investigación se centra en el diálogo pintura-arquitectura-ciudad, y durante muchos años ha realizado intervenciones plásticas sobre paredes y espacios arquitectónicos, varias de las cuales podemos ver en Laudio.

Está desarrollando su tesis doctoral en este terreno y ha realizado numerosas exposiciones, tanto colectivas como individuales en los últimos años, en diferentes localidades vascas y cercanas.

Es una de las fundadoras y presidenta del colectivo cultural LAUDIOKO KULTURZALEAK cuyo objetivo es impulsar la innovación cultural en nuestra localidad.

El evento está terminado.

ZUK ERE / TU TAMBIÉN

Zuk ere Laudioko Kulturzaleak elkarteko kidea izan nahi baduzu, eta hau bezalako ekimenak bultzatu nahi badituzu, idatzi helbide honetara:

kulturzaleak@gmail.com

Si tu también quieres formar parte de la asociación Laudioko Kulturzaleak e impulsar sus actividades, escríbenos:

kulturzaleak@gmail.com