ANTZERKIA EUSKARAZ: ZELAKO MARROIA
40 minutu, Euskaraz, 12 urtetik gora
Ane Gebara eta Aitor Vinagret aktoreek idatze, zuzendu eta antzezten duten lan honetan, arrazakeriaz autokritika zorrotza egiten dute, umorez beteta, eta euskaratik.
“Eneritzek eta Garikoitzek ereduzko herritarrak zirela uste zuten. Zer gertatu zaien kontatzera datoz. Arrazakeriaren inguruan ikerketa sakona egin ostean, ateratako konklusioak publikoarekin partekatuko dituzte. Saiatuko dira behintzat. Haiek oraindik liluratuta baitaude. Hori bai, argi daukete sekulako marroian sartu direla.
Bi gazte txuri arrazakeriaren inguruan hitz egiten zalantzak sortuko ditu ikusleengan. Garikoitz, Eneritz baino morenoagoa bada ere, txuri nuklearra delako Gasteizeko hirian. Kalera atera gara, behatzen egon gara kale, denda autobus zein fabriketan eta hainbat gauza ikusi eta entzun ostean argi dugu baditugula ehundaka gatazka, azalekoak (bai kolore bai sakontasun gutxikoak diruditenak) baita sakonagoak direnak ere.”
Antzezlan hau sortzeko bizi eta ikusi ditugun egoera absurdoak erabili ditugu. Horrela jolas basatian disfrutatzeko tartea sortu dugu, errespetuz betetako jolasa alegia. Zatoz zu ere ereduzko herritarra ez zarela konturatzera.
Muturrezko egoerak eta barreak gure kontu, zuek ekarri herritar onaren txartela!