PIANO TAUPADAK IZASKUN DE CERRO ETA LAGUNAK

Hementxe duzu Aiaraldeako kronika:

https://aiaraldea.eus/laudio/1550478855357-kasinoa-bete-du-piano-taupadak-ikuskizunak

 

Otsailaren 17an, arratsaldeko 18:30ean musika eta dantza ikuskizun ederra ikusteko aukera izan genuen Laudioko Kasinoan.

Izaskun de Cerrok antolatutako perfomancea, pianoa, perkusioa, ahotsak, poesia eta dantza uztartuz, bigarrengo aldiz aurkeztu da publiko aurrean, abenduan Urduñan egindakoaren ondoren.

Aiaraldea aldizkariak argitaratutako elkarrizketa honetan ikus dezakegu Izaskunen lanaren prestaketa prozesua eta bere ikuspuntua ikuskizunaren aurrean. Elkarrizketa Urduñako lehen aurkezpenaren aurretik idatzi zen, baina oso baliogarria da ekimenaren sorkuntzan sakondu ahal izateko.

 

Ikusi hemen Izaskun De Cerrorekin elkarrizketa.