Zergatik? / ¿Por qué?

Home  /  Current Page

Herriko elkarteen dinamika aldarrikatzaileen ostean, instituzioek Laudioko bi azpiegitura garrantzitsu erreformatu zituzten azkenean: Lamuza parkeko Kasino zaharra eta Ortuzainaren etxea.

Gainera, komunikabideetan iragarri dute datozen hilabete eta urteetan are garrantzitsuagoak diren azpiegituren berriketa edota eraikuntzari ekingo diotela: Kultur etxea, San Rokeko nagusien etxe zaharra, Zubiko Etxea, Antzokia-erabilera anitzeko aretoa, balizko frontoi-erabilera anitzeko aretoa…

Egoera honek sekulako aukera eskaintzen du Laudioko kulturaren etorkizunari begira, eta hori baliatu behar dugu herriko elkarteen ehuna eta politika kulturalak indartzeko.

Prozesu hauen emaitzak urte askorako baldintzatuo du kultura, eta Kultura Asanbladatik uste dugu beharrezkoa dela prozesu horiek inplikatutako elkarteekin eta kulturan interesa duten laudioar guztiekin elkarlanean eta adostasunean gauzatzea.

Hilabeteetako bileren ostean, ekimen ezberdin bat egitea proposatu genuen uztailean, Laudioren etorkizunerako eredu kultural berri bat definitzeko balioko lukeena.

KULTURKON izena jarri diogu ekimen horri, Laudioko Kulturaren Kogresua. Kongresu nahiko berezia izango da, sei hilabeteko iraungo dituelako; modu horretan arlo, sektore eta pertsona guztiak barnebildu ahal izateko, agenda arazoengatik inor kanpoa geratzeko arriskurik gabe.

 

 

Tras las dinámicas reivindicativas del tejido asociativo, las instituciones reformaron finalmente dos importantes infraestructuras culturales de Laudio: Antiguo Casino y Casa del Hortelano del Parque de Lamuza.

Además, han anunciado en los medios de comunicación que en los próximos meses y años afrontarán el diseño, remodelación o construcción de nuevas infraestructuras aún más importantes: Casa de Cultura, antigüa residencia San Roke, Zubiko Etxea, Antzoki-sala multiusos, posible nuevo espacio frontón multifuncional…

Esta situación ofrece una enorme oportunidad para el futuro de la cultura de Laudio, que debemos aprovechar para potenciar el tejido y las políticas culturales.

El resultado de estos procesos va a condicionar la cultura durante muchos años, y desde la Asamblea de la Cultura creemos que es imprescindible que se lleven a cabo en colaboración y de acuerdo con las asociaciones implicadas y con todas y todos los laudioarras interesadas en la cultura.

Tras meses de reuniones, en junio propusimos realizar una iniciativa diferente, que defina un nuevo modelo cultural de futuro para Laudio.

Le hemos llamado KULTURKON, el Congreso de la Cultura de Laudio, y será un congreso un tanto especial, porque durará 6 meses, para poder integrar todas las áreas, sectores y personas que lo deseen, sin que nadie se quede fuera por problemas de agenda.