KULTURKON

Home  /  Current Page

Kulturkon ekintza, eztabaida, lan-foro eta ondorio askoren batura izango da, eta 2018ko azaroaren eta 2019ko apirilaren artean gauzatuko da.

Azarotik gertatuko dira gauzak, baina ondorio guztiak ez dira apirilaren amaierara arte plazaratuko.

 

EKINTZAK

Bi motatatko ekintzak egongo dira: Laudioko pertsona eta elkarteek eginikoak alde batetik, eta Laudiokoak ez diren talde eta pertsona gonbidatuek eginikoak bestetik. Ekintzak hilero batu -eta nahastu- egingo dira “KULTURA ARRATSALEAK KASINON” ekimenetan. Hilean behin, hileko azken-aurreko igandean (azarokoa kenduta, egun horretan kultura ekimen potolo bat jada programatuta bait dago azken igandean izango dela). Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara luzatzea aurreikusten da.

Lehenengoek gure herrian egiten den kultura aditzera ematea edo egin ahalko litzatekeenaren aurrapenak erakustea izango dute helburu. Bigarrenen xedea, aldiz, etorkizunera begira inspirazio eta pizgarri gisa balio dezaketen erreferenteak erakustea izango da.

LAN FOROAK

Eztabaidak eta lan-foroak oso formatu anitzekoak izango dira, bakoitzaren helburuaren araberakoak. Mahai teknikoak, egun osoko jardunaldiak, hitzaldiak, tailerrak edota mintegiak izan ahalko dira, besteak beste.

Dauden sektore kulturalen araberako lan foroak egongo dira. Batzuk erabat praktikoak izango dira eta beste batzuk afera global edo filosofikoagoak izango dituzte hizpide.

Kongresuan zehar edozein egunetan burutuko dira, eta banan banan antolatuko dira.

ONDORIOAK

Foro bakoitzak ondorioen dossiertxo bat plazaratuko du bere lanak amaitzerakoan (hauek diren formatuan direla). Parte hartzaile guztien artean adostuak egongo dira ondorio horiek, eta dossierrak ezinbesteko lan-gida baten funtzioa beteko du elkarteentzako datozen urteei begira.

 

________

 

 

Kulturkon será una combinación de actividades, debates, foros de trabajo y conclusiones, y se desarrollará entre noviembre de 2018 y abril de 2019.

Desde noviembre ya estarán ocurriendo cosas, pero hasta finales de abril no se redactarán las conclusiones.

 

LAS ACTIVIDADES

Las actividades se dividirán en 2 tipos: las realizadas por personas y asociaciones de Laudio, y las realizadas por grupos y personas invitadas de fuera de Laudio. Todas ellas se concentrarán -y mezclarán- en la iniciativa “KULTURA ARRATSALDEAK KASINON – TARDES DE CULTURA EN EL CASINO” que se llevará a cabo el anteúltimo domingo del mes (salvo la tarde de noviembre, que por coincidir con un importante evento cultural en Laudio, y al ser ese mes el concierto de la banda en otra fecha diferente, se realizará el último domingo del mes). Serán entre las 17:00 y las 20:00h.

Las primeras tendrán como objetivo visibilizar la cultura que ya se realiza en nuestro pueblo o avances de la que se podría realizar, y las segundas buscan mostrar referentes que sirvan de inspiración y acicate de cara al futuro.

 

LOS FOROS DE TRABAJO

Los debates y foros de trabajo serán de muy variados formatos, en función del objetivo de cada foro:

Podrán ser mesas técnicas, jornadas de día completo, seminarios, conferencias, talleres, etc.

Habrá múltiples foros de trabajo relativos a los diferentes sectores culturales. Algunos serán eminentemente prácticos y otros tratarán sobre cuestiones más globales o filosóficas.

Los foros de trabajo se organizarán en cualquier día de la semana y a cualquier hora, y se realizarán por separado, sin agrupar, en función de la agenda de los organizadores y asistentes. Se irán incluyendo en esta página web y se ofrecerá numerosa información al respecto.

 

LAS CONCLUSIONES

Cada foro redactará a la finalización de sus trabajos (sean estos en el formato que sean) un dossier de conclusiones consensuado entre las personas participantes, y que servirá como guía de trabajo ineludible para el tejido asociativo durante los próximos años.