Nork antolatzen du? / ¿Quién lo organiza?

Home  /  Current Page

KULTURKON Laudioko Kultura Asanbladaren ekimen bat da. Urtarrilean sortu zen asanblada, Laudioko kultur elkarteen eta instituzioen arteko solaskidea izateko helburuarekin.

Asanblada Laudioko kulturako pertsona eta talde guztiei irekita dago. Orain arte eginiko bileretan 20 kultur entitate eta hamar norbanako inguruk hartu dute parte.

Asanbladaren eginkizun garrantzitsuenetako bat izango da Udal Kultura Kontseiluan parte hartzea. Kontseilu horren berraktibatzea ekaineko udal osoko bilkuran onartu zen, eta urriaren 16an lehen bilera egin zen.

Baina asanbladak ez du administrazioen epe eta lan egiteko moduetara mugatu nahi, hauek geldo eta gogaikarriak izaten dira askotan. Gaurtik hasita nahi ditugu ekimenak garatu, erritmo propioarekin.

Laudioko Kultura Kongresua lehentasun bat da une honetan, datozen urteetan instituzioetatik gauzatuko diren pauso garrantzitsuak ikusirik.

Kongresuaren antolakuntza Laudioko norbanako, instituzio, elkarte zein hezkuntza eragile eta entitate ekonomikoei dago irekita, eta gainontzeko asteetan horiei guztiei aukeztuko zaie, eurek parte hartzeko modu egokiena planteatzeko.

 

 

KULTURKON es una iniciativa de la Asamblea de la Cultura de Laudio, que nació en enero, con el objetivo de ser interlocutor del tejido asociativo cultural laudioarra con las instituciones.

La Asamblea es abierta a todas y todos los grupos y personas de la cultura de Laudio, y en las reuniones celebradas hasta ahora han participado más de 20 entidades culturales y en torno a una decena de particulares.

Una de las labores más importantes de la asamblea será participar en el Consejo de Cultura Municipal, cuya reactivación se aprobó por unanimidad en el pleno municipal de Junio, y celebró su primera reunión de este nuevo ciclo el 16 de octubre.

Pero la asamblea no se quiere limitar a los tiempos y las formas de trabajar de las administraciones, lentas y tediosas en muchas ocasiones, y quiere empezar a desarrollar iniciativas desde ahora, con su propio ritmo.

El Congreso de la Cultura de Laudio es ahora mismo una prioridad, en vista de las importantes actuaciones que se van a promover en  los próximos años desde las instituciones.

La organización del Congreso está abierta al conjunto de instituciones, asociaciones, entidades económicas, educativas y personas de Laudio, y en las próximas semanas se irá presentando a todas ellas para plantearles el mejor modo en que puedan participar.