KULTURA ARRATSALDEAK KASINON

Home  /  Current Page

KULTURA ARRATSALDEAK KASINON deituriko hileroko ekimena izango da.

Helburu nagusia KASINOaren erabilera ezberdinak frogatzea eta emaitzen inguruko hausnarketa egitea izango da, akatsak eta hobetezeko aukerak aztertuz, eta eraikina dagoen moduan emaitza egokia izan dezaketen erabilerak neurtuz.

KULTURKON (Laudioko Kultura Kongresua)ren helburua Laudion kulturari bultzada nabarmen bat ematea da, eta helmuga hori lortzeko, urrats batzuk ematea ezinbestekotzat hartzen dugu.

Horietariko bat KASINOA kultur erabilera anitzezko azpiegitura ttukun eta hornitu bat bezala osatzea da. Eta horretarako esperimentazioa eta enseguak dira biderik onena bidea nola egin behar den zehazteko.

Hori dela eta, hilero, hileko azkenaurreko asteburuan, ostegunetik igandera, hainbat kultura ekitaldi burutuko dira, Laudioko Kultura Asanblada osatzen duten hainbat taldek antolatu, bultzatu edo lagundutak. Bai bertoko talde, zein kanpoko gonbidatu hartuko dute parte, eta espazioa hornitzeko hainbat saiakera egingo dira.

Argiztapena, soinua, apainketa, kafe-formatuko mahai eta aulkien kokapena, hainbat janari eta edarien dastaketak… esperimentazio ezberdinak egingo dira egunez egun. Momentuz alokatutako edo utzitako tresneriekin, horrela zer den egokien ezagutzeko aukera izateko.

Etorkizunean, berton iraunkorki mantentzeko hornikuntzak erostea espero da, eta horretarako iradokizunak egingo zaizkie erakundeei, egindako esperimentazio hoien emaitzak kontutan izanik.

 

 

TARDES CULTURALES EN EL CASINO es una iniciativa mensual.

El principal objetivo es probar la respuesta del CASINO de cara a diferentes usos culturales, y hacer una reflexión sobre el resultado de estas pruebas, corrigiendo fallos y analizando las posibilidades de mejora, así como medir y sopesar las actividades que mejor se adaptan al espacio en su estado actual.

El objetivo de KULTURKON (Congreso de la Cultura de Laudio) es dar un importante impulso a la cultura de Laudio, y para conseguir esa meta, pensamos que es imprescindible dar algunos pasos.

El primero de ellos es convertir el CASINO en una infraestructura mediana, perfectamente equipada y acondicionada para usos múltiples. Y para ello se ha considerado que la experimentación práctica y los ensayos son el mejor camino para detallar qué se necesita.

Para ellos se realizarán ciclos de 4 tardes culturales el anteúltimo fin de semana de cada mes, con la colaboración y en co-organización con diferentes grupos y colectivos que componen la Asamblea de la Cultura de Laudio.

Tanto con grupos de Laudio como con invitados de fuera, se harán diferentes ensayos de equipamientos provisionales del espacio para cada actividad.

Iluminación, sonido, decoración, distribución de mesas en formato café… degustaciones de comida y bebida… se harán diferentes pruebas cada día. De momento con equipamientos prestados o alquilados para la ocasión, para poder conocer así que es lo más útil e interesante.

En el futuro esperamos que se compre equipamiento propio para el edificio, y se realizarán sugerencias para ellos a las instituciones, en función de los resultados que hayan ofrecido las actividades experimentales.