AXEL MORENO: “GARRANTZITSUA DA ESPARRU JURIDIKO MALGUAK GARATZEA AGENDA INSTITUZIONALEAN LANKIDETZA PUBLIKO SOZIALA SARTZEKO” – AXEL MORENO: “ES IMPORTANTE DESARROLLAR MARCOS JURÍDICOS FLEXIBLES PARA INCORPORAR LA COOPERACIÓN PÚBLICO SOCIAL A LA AGENDA INSTITUCIONAL”

Home  /  HAUSNARKETAK  /  Current Page

* MÁS ABAJO EN CASTELLANO.

 

EUSKO JAURLARITZAK BULTZATUTAKO BHERRIA (HERRITARTASUN BERRIRAKO AGORA)  EKIMENAREN BLOGETIK ATERATAKO HAUSNARKETA / REFLEXIÓN EXTRAIDA DEL BLOG DE LA INICIATIVA BHERRIA (ÁGORA PARA UNA NUEVA CIUDADANÍA) IMPULSADA POR EL GOBIERNO VASCO

(Hemen lotura zuzena ikusi dezakezu / Puedes ver aquí el enlace directo):

https://bherria.eus/eu/axel-moreno-lankidetza-publiko-soziala/

 

 

Axel Morenok, azken urteetan, Iruñeko Udaletxeko Herritarren Parte Hartze eta Ahalduntze Sozial eta Berdintasunaren eta LGTBIren sailen zuzendari gisa egin du lan. Lankidetza publiko sozialeko prozesuak ezagutzen ditu, eta kudeaketa komunitarioko prozesuen iraunkortasuna erakundeen konpromisoaren eta gizarteak proiektuari eusteko inplikazioa aztertzeko duen gaitasunaren mende egongo dela baieztatu du.

Axel, zure ustez, zeintzuk dira espazio publiko baten kudeaketa komunitarioko proiektua definitzen duten gakoak?

Kudeaketa komunitarioak baliabide publikoaren gobernantza tokiko komunitatearen esku jartzen du. Erakundeen kudeaketa publikoaren, ehun ekonomikoaren kudeaketa pribatuaren eta erakundeek zerbitzuen kudeaketarako enpresak eta erakundeak kontratatzerakoan egiten duten kudeaketa publiko-pribatuaren ordezko eredu bat da.

Kudeaketa hau harreman publiko-sozialean oinarritzen da, eta herritar talde bat eta komunitateko ehuna haien lurraldeko baliabide publikoaren edo ondasun erkidearen kudeaketaz arduratzen dira, komunitate osoari mesede eginaz.

Kudeaketa komunitarioak gobernantza demokratiko eta irekiko egituren bidez garatu behar du, parte-hartzean eta gardentasunean oinarrituta. Harreman aberatsagoa eta konplexuagoa da, lurraldeko agente ugari inplikatzen dituelako eta lankidetzaren eta gatazkaren artean etengabeko elkarreragiteak sortzen direlako.

Era horretako proiektuek zer-nolako itzulera eta onura sozialak ekartzen dituzte?

Kudeaketa komunitarioak hiri-politiken eredu berriak eraikitzen ditu, publikoa denaren inguruan kontzeptu berria garatzeagatik, esfera instituzionalera mugatu gabe; hiriaren eskubidea garatzera bideratutako politika publikoak, herritarren inplikazio eta parte-hartzearekin.

Harreman sozial berriak (babes informaleko sareak eta artikulazio kolektiboko guneak) eraikitzen dituzten pertsonen eta proiektuen arteko konexio-prozesuak sortzen ditu, kapital soziala sortuaz eta gizarte-kohesioa indartuaz.

Berrikuntza soziala, esperimentazioa eta praktika sozial emergente berriak erreplikatzeko aukera bultzatzen ditu; hala nola, hiri-baratzeak, zentro komunitarioak, ekipamenduak herritarrek kudeatzea, espazio publikoak aldatzea, e.a.

Tokiko arazo eta premietarako erantzun kolektiboak garatzen ditu, jabekuntza sozialetik, herritarren parte-hartzetik eta ekintza komunitariotik erreparatuta.

BherriLabek lanerako lau ardatz jorratzen ditu: esparru juridikoa, lankidetza, lagatzeko eta esleitzeko irizpideak eta itzulera sozialeko adierazleak. Zure esperientziaren arabera, non daude potentzialak? Zeintzuk dira arlo horietan aldaketak eragin ditzaketen palankak?

Oso garrantzitsua da esparru juridiko irekiak eta malguak garatzea, agenda instituzionalean lankidetza publiko sozialeko prozesuak sartzeko aukera eman eta hori errazten dutenak.

Horretarako, gure testuinguruan, elkartzeko eta elkarrizketa publiko-komunitariorako espazioak sortu behar dira. Horrek esan nahi du ikasteko prozesuak bultzatu behar direla, proiektu zehatzen bitartez, gizarteak eta erakundeek modu praktikoan esperimentatu ahal izate aldera kudeatzeko eredu berriak, eta, baita ere, prozesu horiek lehen etapetan erraztu, bultzatu eta bitartekari lanak egingo dituzten pertsonak tartean izatea.

Halaber, funtsezkoa da egun beste lurralde batzuetan garatzen ari diren esperientziak ezagutzea eta haiekin antolatzea adimen kolektiboa errentagarri egiteko praktika horien inguruan.

Ikaskuntzaren bat parteka zenezake abian diren edo hastear dauden proiektuei lagundu ahal izateko?

Konfiantza, onespena eta entzutea ezinbestekoak izango dira. Konfiantza hori parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztiek eraiki eta zaindu behar dute, barne harremanetan (ehun sozialaren eta instituzionalaren barnean) nahiz haien arteko harremanean.

Proiektu horietan asko lagundu dezake prozesua babesten duten eta inplikatutako alde guztiekiko konfiantza duten pertsona edo erakunde adituen kanpoko laguntza izatea.

Kudeaketa komunitarioko prozesuak abian jartzeko eta iraunkorrak izateko, erakundeen konpromisoa beharko da, baliabideak ezarriaz eta kudeaketa-eredu hori indartuko duten ildo estrategikoak garatuaz. Aldi berean, gizarteak, proiektua garatzeko konpromisoa hartzerakoan, proiektuari eusteko duen gaitasuna neurtu behar du.

Azkenik, kudeaketa komunitarioa ikasteko eta esperimentatzeko prozesu bezala jorratzeko, esparru irekiagoak sortzeko aukera eduki behar da, erritmoak malgutu ahal izateko, aurretik sumatu ezin denari lekua uzteko eta lanari akatsetik edo porrotetik marjina emateko.

 

Axel Moreno ha desarrollado su labor profesional, en los últimos años, como director de las áreas de Participación Ciudadana y Empoderamiento Social e Igualdad y LGTBI del Ayuntamiento de Pamplona. Conocedor de los procesos de colaboración público social, afirma que la sostenibilidad de los procesos de gestión comunitaria va a depender del compromiso de las instituciones y de la capacidad del tejido social de calibrar su implicación para sostener el proyecto.

<Axel, a tu modo de ver, ¿cuáles son las claves que definen un proyecto de gestión comunitaria de un espacio público?

La gestión comunitaria pone la gobernanza de un recurso público en manos de la comunidad local. Se trata de un modelo alternativo a la gestión pública desde el tejido institucional, a la gestión privada desde el tejido económico y a la gestión público-privada cuando las instituciones delegan la gestión de servicios en la contratación de empresas y entidades.

Es una gestión basada en la relación público-social donde una parte de la ciudadanía, y del tejido de una comunidad, se responsabilizan de la gestión de un recurso público o un bien común de su territorio en beneficio de toda la comunidad.

La gestión comunitaria necesita desarrollarse a través de estructuras de gobernanza democráticas y abiertas, basadas en la participación y la transparencia. Es una relación más rica y compleja que implica a múltiples agentes del territorio y donde se producen continuas interacciones entre la colaboración y el conflicto.

¿Qué retornos y beneficios sociales aportan los proyectos de estas características?

La gestión comunitaria construye nuevos modelos de políticas urbanas al desarrollar una nueva concepción de lo público que no queda limitada a la esfera institucional; políticas públicas orientadas a desarrollar el derecho a la ciudad con la implicación y participación de la ciudadanía.

Genera procesos de conexión entre personas y proyectos que construyen nuevas relaciones sociales (redes de apoyo informal y espacios de articulación colectiva), generando capital social y fortaleciendo la cohesión social.

Impulsa la innovación social, la experimentación y la posible réplica de nuevas prácticas sociales emergentes como huertos urbanos, centros comunitarios, gestión ciudadana de equipamientos, transformación de espacios públicos, etcétera.

Desarrolla respuestas colectivas a problemas y necesidades locales desde el empoderamiento social, la participación ciudadana y la acción comunitaria.

Este BherriLab aborda cuatro ejes de trabajo: marco jurídico, colaboración, criterios de cesión y adjudicación e indicadores de retorno social. En tu experiencia, ¿dónde están los potenciales? ¿Cuáles son las palancas que pueden propiciar cambios en estos ámbitos?

Es muy importante el desarrollo de marcos jurídicos abiertos y flexibles que posibiliten y faciliten la incorporación de procesos de cooperación público-social a la agenda institucional.

Para ello, es necesario generar espacios de encuentro y diálogo público-comunitario en nuestro contexto. Esto implica impulsar procesos de aprendizaje, a través de proyectos concretos, dónde el tejido social e institucional puedan experimentar de forma práctica nuevos modelos de gestión y contar con figuras que medien, faciliten y apoyen estos procesos en sus primeras etapas.

También es clave, conocer las experiencias que, actualmente, se están desarrollando en otros territorios y articularse con ellas para rentabilizar la inteligencia colectiva en torno estas prácticas.

¿Puedes compartir algún aprendizaje que pueda ayudar a proyectos que están en marcha o a punto de iniciarse?

La confianza, el reconocimiento y la escucha van a ser claves. Esta confianza debe construirse y cuidarse por parte de todas las personas y entidades participantes, tanto en sus relaciones internas (dentro del tejido social y del institucional), como en la relación entre ellas.

En estos proyectos, puede ser de gran ayuda contar con la facilitación y acompañamiento externo de personas o entidades expertas que apoyen el proceso y cuenten con la confianza de todas las partes implicadas.

La puesta en marcha y la sostenibilidad de los procesos de gestión comunitaria van a depender del compromiso de las instituciones con la implementación de recursos y el desarrollo de líneas estrategias que fortalezcan este modelo de gestión. A su vez, por parte del tejido social, de calibrar su capacidad para sostener el proyecto a la hora de comprometerse con su desarrollo.

Y por último, abordar la gestión comunitaria como procesos de aprendizaje y experimentación incluye poder generar marcos más abiertos, donde poder flexibilizar los ritmos, dejar espacio a lo imprevisible y margen al trabajo desde el error o el fracaso.


  • Details
  • Tags
  • More
  • AXEL MORENO: “GARRANTZITSUA DA ESPARRU JURIDIKO MALGUAK GARATZEA AGENDA INSTITUZIONALEAN LANKIDETZA PUBLIKO SOZIALA SARTZEKO” – AXEL MORENO: “ES IMPORTANTE DESARROLLAR MARCOS JURÍDICOS FLEXIBLES PARA INCORPORAR LA COOPERACIÓN PÚBLICO SOCIAL A LA AGENDA INSTITUCIONAL”

    Home  /  HAUSNARKETAK  /  Current Page

    12:04 pm
    HAUSNARKETAK
    Laudioko Kultura Asanblada
    Comentarios desactivados en AXEL MORENO: “GARRANTZITSUA DA ESPARRU JURIDIKO MALGUAK GARATZEA AGENDA INSTITUZIONALEAN LANKIDETZA PUBLIKO SOZIALA SARTZEKO” – AXEL MORENO: “ES IMPORTANTE DESARROLLAR MARCOS JURÍDICOS FLEXIBLES PARA INCORPORAR LA COOPERACIÓN PÚBLICO SOCIAL A LA AGENDA INSTITUCIONAL”