UDABERRI JAIA

Udaberri jaia egingo du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak martxoaren 30ean. Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan egingo dituzte ekintza guztiak, arratsaldez. 16:00etan kontzertua eskainiko du Ilargiak talde akustiko amurrioarrak. Umeentzako tailer eta jolasak egongo dira 16:30etik aurrera, eta Disko Txantaren emanaldia egongo da jarraian, 17:00etan.

Amorantek kontzertua eskainiko du gero, 19:00etan. Emanaldi berezia eskainiko du musikari gipuzkoarrak, hainbat musika estilo uztartuta: koplak, flamenkoa eta doinu afrikarrak, besteak beste. Ibilbide labur baina oparoa egin du Elgoibarko artistak: 2016an plazaratu zuen lehen diskoa eta 2017an bigarrena.

Kontzertu hori ikusteko sarrera 3 eurokoa izango da, baina Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideek doan sartzeko aukera izango dute.